Etapa 3

Donostia – Donostia

“Azken bi urteetako ibilbide bera izango du etapa honek, hain zuzen ere Donostiako Klasikoa Women´s lasterketan egindako ibilbidea da. Itzulia Women honetako etaparik luzeena izango da; lasterketako lider birtualari min egin nahi dioten taldeen taktikak definituko dituen mendatea Jaizkibel izango da; horrez gain, etapa eta, ziurrenik, Itzulia Women´s 2022 lasterketako azken irabazlea definituko duen epailea Murgil Bidea izango da”.Roberto Laiseka

Donostia- Donostia

3. Etapako sailkapenak

3. etapaREN ARGAZKIAK

HORRELA IZAN DA 3. etapa

TURISMO INFORMAZIOA

Irteera

Donostia

Donostia hiriko kaleetan paseatzera, naturaguneak ezagutzera, bertako museoetan, tabernetan… sartzera gonbidatzen duen hiria da. Donostiarrok jende abegitsua gara, gure hiria maite dugu eta, modu jasangarrian, hiria ezagutzera eta bertako txokoetan, kulturan eta tradizioetan barneratzera animatzen zaituztegu.

Hiri honek eskaintzen duenaren erakusgarri argiak eta funtsezkoak diren Kontxa eta Zinemaldia baino askoz ere gehiago baita Donostia. Eta, gainera, hondartzak, eskaintza gastronomiko paregabea, bertako kultura, ingurune naturalean kirola praktikatzeko aukera aparta, jaialdiak eta izaera propioa ere badira Donostia.

GEHIAGO IKUSI