Etapa 2

Basauri – Basauri

Ziurrenik edizio honetako etaparik urduriena izango da. 104 kilometro baino ez dira izango, hiru mendate puntuagarri eta amaieran hainbat igoera eta jaitsiera etorriko dira, ziurrenik etapa nork irabaziko duen ebatziko dutenak. Gerta daiteke sailkapen orokorrean aldeak sortzea baldin eta azken 10 kilometro horietan ez bada posizioa ondo hartzen edo hankek ez badiete ondo erantzuten balizko erritmo aldaketei.

2. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Mischa Bredewold
Team SD Worx-Protime
02:34:37

2
Mavi Garcia
Liv AlUla Jayco
+ 00:01

3
Juliette Labous
Team dsm-firmenich PostNL
''

4
Olivia Baril
Movistar Team
+ 00:04

5
Demi Vollering
Team SD Worx-Protime
''

6
Elise Chabbey
CANYON//SRAM Racing
''

7
Arlenis Sierra
Movistar Team
+ 00:09

8
Evita Muzic
FDJ-SUEZ
''

9
Thalita De Jong
Lotto Dstny Ladies
''

10
Ane Santesteban
Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi
''

EMAITZA GUZTIAK

 

2. etapaREN ARGAZKIAK

HORRELA IZAN DA 2. etapa

TURISMO INFORMAZIOA

Irteera

Basauri

Basauri Nerbioi ibaiaren ertzean kokatuta dago, mendiz eta bidez inguratuta; horregatik daude hainbeste mendizale eta bizikletazale. Malmasin gainetik Finagako San Martin baseliza eta aztarnategi arkeologikoa izanik zaindari, historia handiko eraikinak ere badira, hala nola Arizko dorrea edo Taberna Nagusia.

Hirigintzaren aldetik atsegina da, gero eta parke eta berdegune gehiago izanik; garraio publikoari dagokionez, sare bikaina du, baita punta-puntako eskaintza ere ostalaritzan eta merkataritzan. Horrenbestez, aire zabalaz, kirolaz eta gastronomiaz gozetako herria da Basauri.