- Mischa Bredewoldek bigarren etapa irabazi du esprint gogorrean
- Mischa Bredewoldek maillot horiari eutsi dio
2024ko edizioko bigarren etapa laburrena izan da aldaketaren ostean, 101,2 kilometro izan ditu-eta. Ibilbidea, ordea, zorrotza bezain urduria izan da. Txirrindulariak Basauriko sinaduren kontrolera hurbildu dira pozik eta motibatuta, etapa honetan lasterketa ona egin nahian. Paperean bertan etapa erraza izango zela zirudien arren, ez da horrela izan.
Eguna lasai-lasai hasi da. Valentina Cavallarrek (ARK, 165) ihes egin du, mendiko mailloterako puntuak batzeko helburu argia zeukan-eta. Teams SD Worx – Protime taldearen lidergopean joan den tropelak, ordea, gutxieneko aldea utzi dionez, lehenengo mendatearen ondoren harrapatu dute.
Ihesaldirik gabe jarraitu dute zenbait kilometrotan, eta, berriro ere, Valentina Cavallarrek erritmoa biziagotu du Aretxabalganerako igoeran, puntu gehiago batu nahi zituelako bere kontuan. Jaitsieran, ostera, bera harrapatzeko aukera eman dio tropelari.
Azken igoera hurbiltzen ari zen eta liderraren taldeak erritmoa gogortu zuen. Urruztigaina, % 18ko maldarekin, eta SD Worx – Protime lasterketaren erritmo gogorraren ondorioz, tropela 15 lasterkariko talde bihurtu zen, faboritoetako batzuk bertan zituztela. Mischa Bredewold (SDW, 6) lasterketako liderrak metro batzuk galdu zituen, baina Vollering eta Reusser taldekideek Niamh Fisherrek (SDW, 7) ezarritako erritmoari jarraitu zioten.
Tontorretik 300 metrora, Demi Volleringek bakarrik geratu zen lasterketa buruan, inork ezin izan zion jarraitu. Elise Chabbeyk (CSR, 21) eta Marlen Reusserrek (SDW, 1) ihesaldiarekin bat egin zuten. Hiru txirrindulariak elkarlanean aritu ziren talde jazarlearekin tartea irekitzeko, baina azkenean beste 6 txirrindularik harrapatu zituzten.
Lasterketa buruan Marlen Reusser (SDW, 1), Demi Vollering (SDW, 2), Elise Chabbey (CSR, 21), Ricarda Bauernfeind (CSR, 22), Juliette Labous (DFP, 33), Evita Muzic (FST, 41), Pauliena Rooijakkers (FED, 53), Mavi Garcia (LAJ, 61), maillot horiarekiko minutu 1 aurretik eta mugarako 23 kilometrokora.
Atzetik, Lidl-Trek eta Movistar taldeek tartea murrizten jarri zituzten eta lortu zuten. 16 kilometro falta zirenean tropelak ihesaldia neutralizatu zuen eta Mischa Bredewoldek maillot horia mantentzeko aukerekin jarraitzen zuen.
Azken kilometroak etengabeko erasoak izan ziren, baina ezer argirik gabe. Juliette Labousek (33, DFP) abantaila pixka bat lortu zuen saiakeretako batean, Mavi Garciak (LAJ, 61) eta Mischa Bredewoldek (SDW, 6) berarekin bat egitea lortu zuten.
Buruz buruko hirukotea elkarlanean helmugan euren artean garaipena erabakitzeko adinako abantailarekin heldu ziren. Indartsuena Mischa Bredewold (SDW, 6) lasterketako liderra izan zen, 2024ko edizio honetan garaipena bigarrenez lortu zuena. Bigarrena Mavi Garciak egin zuen (LAJ, 61) eta hirugarrena Juliette Labousek (33, DFP).
2. etaparen osteko sailkapenak
Etapako irabazlea: Mischa Bredewold (SDW, 6)
Banakako sailkapen nagusia: Mischa Bredewold (SDW, 6)
Mendiko sailkapena: Valentina Cavallar (ARK, 165)
Puntukako sailkapen nagusia: Mischa Bredewold (SDW, 6)
Gazte onenaren sailkapen nagusia: Shirin Van Anrooij (LDK, 16)
Taldekako sailkapen nagusia: Team SD Worx-Protime
Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Ane Santesteban (LKF, 131)
Borrokalariena: Valentina Cavallar (ARK, 165)