Etapa 3

Donostia – Donostia

Dena erabakiko duen etapa. Ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatzen du, Lezotik Jaizkibelera igota eta Murgileko hormatik Mendizorrotzeraino igota. Oriorako jaitsiera eta Donostiarako hurrengo kilometroak erlojupeko indibiduala izango dira, helmugara iritsi eta sailkapen nagusian garaipena lortzeko.

3. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Marlen Reusser
Team SD Worx
03:09:56

2
Demi Vollering
Team SD Worx
+ 02:38

3
Olivia Baril
UAE Team ADQ
''

4
Evita Muzic
FDJ-SUEZ
''

5
Katarzyna Niewiadoma
CANYON//SRAM Racing
''

6
Annemiek Van Vleuten
Movistar Team
''

7
Marta Cavalli
FDJ-SUEZ
+ 02:45

8
Liane Lippert
Movistar Team
+ 03:33

9
Loes Adegeest
FDJ-SUEZ
''

10
Blanka Vas
Team SD Worx
''

EMAITZA GUZTIAK

 

3. etapaREN ARGAZKIAK

HORRELA IZAN DA 3. etapa

TURISMO INFORMAZIOA

Irteera

Donostia – San Sebastián

Donostiak eremu txiki batean biltzen ditu bisitari batek desira ditzakeen ezaugarri horiek guztiak: munduko lekurik ederrenetako bat da, non tradizioa eta modernitatea bat datozen ingurune ikusgarri batean, kultura eta nortasun propioak ditu eta hiriko gastronomia onarpen handia erdietsi du bai estatuan bai nazioartean.

Gure hiriak denetik eskaintzen du: garraio publiko garbiko sare zabala, Kursaal Kongresu Jauregiaren eta horren antzeko ikono arkitektoniko ospetsuak, hotel eskaintza zabala eta, batez ere, mundu osoan erreferente bihurtu den sormen handiko gastronomia.

Donostia ezin hobea da oinez edo bizikletaz ibiltzeko, eta oinezkoentzako eremu zabalak izateaz gain, kostaldean zehar hedatzen diren 80 km-tik gorako bidegorriak (bizikleta-bideak) eta pasealekuak ere baditu.

 

https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/