Gasteizen, bizi berdea. Horixe da Euskadiko hiriburuaren lema: bizi-kalitate handiko hiria, Erdi Aroko iragana hiri moderno, industrial eta iraunkor bati dagokion garapenarekin uztartuz hazten jakin duena. Bertako ondare naturalaren barruan Eraztun Berdea nabarmentzen da: 33 kilometro bide, baso, hezegune eta muino, zeinak lehengoratze ekologikoko proiektu aitzindari bati esker berreskuratu baitira naturaz, aisialdiaz eta kirolaz gozatzeko. Gasteizek nazioarteko aitorpena jaso du horregatik, besteak beste, Europako Hiriburu Berdea (EB, 2012) eta Munduko Hiri Berdea (NBE, 2019) sarien bitartez.
Ezagutu ezazu!
Amurriok duen protagonistetako bat Nerbioi ibaiaren Jauzia da, inolako zalantzarik gabe, ikusten ari zarena paregabea dela jakinarazteko ileak tente jartzen dituen leku benetan ikusgarria.
Baina Amurriok askoz gehiago du eskaintzeko. Bere edertasun naturala bertako biztanleen izaerarekin uztartzen du, euskal kulturaren eta tradizioen isla. Inguru naturalarekin eta paisaiekin gozatzeko ibilbideak eta pasealdiak ditu: parkeak, museo paregabeak eta ekitaldiz betetako agenda, bertako jendearekin nahasteko eta euskal tradizioak zuzenean bizitzeko.
Ongi etorria Amurriora!