1 Etapa

Gasteiz – Bastida

“Etapa honetan abiatzea gogorra izango da; hirugarren mailako mendate bat egongo da, eta ihesa bertan sortu ahalko da. Bastidara iritsi arte (45. kilometroa, gutxi gorabehera), errepide onak izango dira, eta puntu horretatik aurrera etapako zati gogorra hasiko da, ondoz ondoko bi mendaterekin. 67. kilometrotik aurrera, beheranzko ibilbidea hasiko da, eta azken 15 kilometroetan igoerak eta jaitsierak etengabe txandakatuko dira”. Roberto Laiseka

turismo Informazioa

Irteera

Gasteiz

Gasteizen, bizi berdea. Horixe da Euskadiko hiriburuaren lema: bizi-kalitate handiko hiria, Erdi Aroko iragana hiri moderno, industrial eta iraunkor bati dagokion garapenarekin uztartuz hazten jakin duena. Bertako ondare naturalaren barruan Eraztun Berdea nabarmentzen da: 33 kilometro bide, baso, hezegune eta muino, zeinak lehengoratze ekologikoko proiektu aitzindari bati esker berreskuratu baitira naturaz, aisialdiaz eta kirolaz gozatzeko. Gasteizek nazioarteko aitorpena jaso du horregatik, besteak beste, Europako Hiriburu Berdea (EB, 2012) eta Munduko Hiri Berdea (NBE, 2019) sarien bitartez.

Ezagutu ezazu!

GEHIAGO IKUSI