2 Etapa

Mallabia – Mallabia

“Bizkaiko orografiako ohiko etapa izango da, etengabeko igoera eta jaitsierekin; hirugarren mailako bost mendate puntuagarri eta bigarren mailako mendate puntuagarri bat igo beharko dira. Etapa zaila izango da taldeetako liderrentzat, lasterketako kontrola izateko; izan ere, ez dago pelotoia hausteko moduko igoera gogorrik. Etapa igoera arin batekin bukatuko da.” Roberto Laiseka

turismo Informazioa

Irteera

Mallabia

Mallabiarentzat harro egoteko modukoa daĀ Itzulia Basque Country 2022ren parte izatea, nazioarteko mailako kirol ekitaldia dena, munduko txirrindulari onenekin eta guretzat Ā tradizio eta historia handikoa den proba honetan.

Bizikletarekiko grina gure herriko kirol diziplina errotuenetako bat da, eta Mallabian zaletasun gehien pizten duen kiroletako bat; izan ere, Mikel Pradera edo Gorka Arrizabalaga bezalako txirrindulari ospetsuak ditugu. Eta ziur aski Ā tradizio askoko ā€œEibarko Bizikletaā€ –rekin Ā dugun hurbiltasunak ā€˜Itzulia’ Ā mallabitarrok gehien identifikatu gaituen probetako bat izatea egin du.

Gure udalerriak kirolaren aldeko apustua egiten du eta apustu egiten jarraituko du oro har, eta une honetan, berezikiĀ Itzuliaren alde (2022). Izan ere, aukera paregabea da txirrindulariei bai eta jarraitzaileei hain maila altuko probaren ikuskizuna eskaintzeko eta, aldi berean, gure inguruneaz gozatzeko aukera emateko Mallabiaren irudia kanpoan indartuz.

GEHIAGO IKUSIĀ