Mischa Bredewoldek 2024ko Itzulia Womeneko lehenengo etapa irabazi du, eta lasterketako lehenengo liderra da

  • Mischa Bredewoldek lehenengo etapa irabazi du esprintean 
  • Mischa Bredewoldek maillot horia jantziko du bihar 

 

Gaur, Gasteizen, Itzulia amaitu zenetik hilabete baino gehixeago igaro denean, Itzulia Womenen 3. edizioari eman zaio irteera. Eguna itxaropentsua zen oso. Txirrindularitzako izar handiz betetako tropela eta 3 eguneko txirrindularitza aurretik. Gasteiz eta Elgoibar arteko etapa hasi da, edizio honetako luzeena, alegia, 140 km ditu-eta. 

Etapa bera lasai-lasai hasi da, eta, ihes egiteko zenbait saialdi egon diren arren, ez dira arrakastatsuak izan. Tropelak ez du txirrindulari ugariko ihesaldirik sortzea nahi izan, lasterketa hobeto kontrolatu ahal izateko. Helmugarako 90 kilometro falta zirenean, Célia Le Mouel (AUB, 95), Quinty Van De Guchte (LDL, 105), Maaike Colje (ARK, 162) eta Nina Berton (WNT, 193) saiatu dira ihes egiten, baina arrakastarik ez.  

55 kilometro falta zirenean, Valentina Cavallarrek (ARK, 165) eta Stine Dalek (HPU, 121) 55 segundoko aldea lortu dute tropelarekin. Ibilbide-tarte gorabeheratsu batean, tropela hautsi egin da, eta zenbait faborito utzi ditu atzeko taldean. Azkenean, berriro elkartu dira inolako ondoriorik gabe. Hori dela eta, bi iheslariekin zegoen aldea 17 segundora jaitsi da, baina tropelak berriro galdu ditu segundo batzuk lasterketa-buruaren aldean. Azken mendatearen hasieran, Itziarren, alde hori 47 segundokoa izan da.  

Itziarko goiko aldera iristear zeudenean, Demi Volleringek erritmoa biziagotu du, eta taldea bata bestearen atzean jarri du ilaran. Iheslariekin zeukaten aldea murriztu da, eta Valentina Cavallar bakar-bakarrik geratu da etapako lider moduan.  

Debarako jaitsieran, tropelak iheslariak harrapatu ditu. Jaitsieraren ostean, etapako bitarteko hobaridun bigarren esprinta zegoen kokatuta. Movistar taldeak bete-betean lan egin du, Olivia Barilek (71, MOV) hobariak lortu ditzan.  

Lasterketa azkar baino azkarrago iritsi da helmugara, eta, bihotzekoa emateko moduko azken metroen ondoren, esprintean erabaki da dena. Team SD Worx- Protime taldeko Mischa Bredewold txirrindulariak (SDW, 6) etapa irabazi du Arlenis Sierraren (MOV, 75) eta bere taldekide Demi Volleringen aurretik. 

 

 

1. etaparen osteko sailkapenak

Etapako garailea: Mischa Bredewold (SDW, 6) 

Banakako sailkapen nagusia: Mischa Bredewold (SDW, 6) 

Mendiko sailkapena: Valentina Cavallar (ARK, 165) 

Puntukako sailkapen nagusia: Mischa Bredewold (SDW, 6) 

Gazte onenaren sailkapen nagusia: Josie Nelson (DFP, 34) 

Taldekako sailkapen nagusia: Team SD Worx-Protime 

Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Ane Santesteban (LKF, 131) 

Borrokalariena: Stine Dale (HCP, 121) 

Mischa Bredewold gana la primera etapa de la Itzulia Women 2024 y se convierte en la primera líder de la carrera
© Sprintcycling
Dominika Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan, eta Mischa Bredewoldek Itzulia Women 2026 irabazi du
Dominika Wlodarczykek bigarren etapa irabazi du amaierako esprint estuan
Mischa Bredewoldek Zarautzen irabazi eta maillot horia jantziko du