- Itzulia Womenaren bigarren edizioak 370,2 km-ko ibilbidea izango du
- Guztira, 3 etapa izango dira
Gaur, apirilak 20, Itzulia Women 2023ko ibilbide ofiziala aurkeztu da. Aurkezpena Eikak Etxebarrian dituen instalazioetan egin da, lehen etaparen irteera hartuko duen lekuan. Lasterketaren 2. edizioak 3 etapa eta 370 kilometro izango ditu guztira.
Iñigo Arrieta EIKAko presidenteak, Jesus Etxeberria Etxebarriako alkateak, Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkateak eta Julian Eraso OCETAko presidenteak aurkeztu dute maiatzaren 12tik 14ra bitartean jokatuko den Itzulia Women 2023ko ibilbidea. Ibilbideak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu, ordena horretan, eta Donostiako Boulevarden bukatuko da.
-
Edizio honetan, 7 mendate puntuagarri izango dira: 1. mailako 1, 2. mailako 2 eta 3. mailako 4.
Itzulia Womeneko zuzendari tekniko Roberto Laisekak etapa bakoitza aztertzen du:
- etapa: ETXEBARRIA (EIKA) – MARKINA-XEMEIN 122.2 km
Itzulia Women 2023ko lehen etapa. Etaparen hasieran, errepideak gorantz egingo du eta 50. kilometroraino gora eta behera ibiliko dira. Puntu horretan, edizio honetako lehen mendate puntuagarria hasiko da. Urkaregiko mendateak eta bere jaitsierak erabakiko dute zein txirrindulari lehiatuko diren Markina-Xemeinen garaipena eta maillot horia lortzeko.
- etapa: VITORIA-GASTEIZ – AMURRIO, 133.2 km
Hasiera nahiko lasaia eta hirugarren mailako mendate bat ihesaldia osatzeko. Gaur, tarteko esprintak eta beren denbora-sariak garrantzitsuak izango dira sailkapen nagusiari begira. Bukaera ez da zaila. Hala ere, helmugarako 5 kilometroren faltan, aldapatxo bat eta jaitsiera bat daude, helmugara taldea osorik ez heltzea eragin dezaketenak.
- etapa: DONOSTIA – DONOSTIA 114.8 km
Dena erabakiko duen etapa. Ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatzen du, Lezotik Jaizkibelera igota eta Murgileko hormatik Mendizorrotzeraino igota. Oriorako jaitsiera eta Donostiarako hurrengo kilometroak erlojupeko indibiduala izango dira, helmugara iritsi eta sailkapen nagusian garaipena lortzeko.