Mischa Bredewoldek Zarautzen irabazi eta maillot horia jantziko du

Mischa Bredewold garaile izan da Itzulia Women 2026ko lehen etapan, Zarautzen   

Mischa Bredewoldek maillot horia jantziko du bigarren etapan.

Palmareseko hirugarren etapa da Team SD Worxs taldeko txirrindulariarentzat. 

Itzulia Women lasterketaren 5. edizioaren lehen etapa oso menditsua izan da, 121 km-koa. Zarautzen hasi eta amaitu da. Txirrindulariek 6 mendate puntuagarriri egin behar izan diete aurre baldintza klimatologiko oso aldakorrekin: eguzkia, euria eta txingorra ere izan dituzte.  

Ihesaren bila egindako lehenengo erasoak eguneko lehenengo igoeran hasi dira, baina ez dute arrakastarik izan. Kilometro batzuk aurrerago, Azkaraten, bi txirrindularik tarte txiki bat lortu dute tropelarekiko: Megan Arens (TPP, 111) eta Morgane Coston (MPE, 183). Santa Agedako (2. kategoriakoa) igoeraren hasierara iritsi aurretik, tropelak erritmoa bizkortu eta ihes egindakoak harrapatu ditu.  FDJ United-Suezek taldetik tiratu du, eta erritmo zorrotza markatu du. Taldean 40 unitate baino ez dira geratu. Faboritoek erritmoari eutsi diote arazorik gabe.  

Etumetarako igoera oso azkarra izan da. Lasterketako faboritoek martxa gogortu nahi zuten lasterketa errematatzeko helmugaren aurreko azken igoeran. Hasierako taldean 15 txirrindulari inguru geratu dira. Usoa Osotolaza Zarautzeko txirrindulariak Itzulia Women lasterketa oso motibatuta hasi du, baina lasterketa-buruarekin kontaktua galdu du Etumetaren gailurrera iristeko 2 kilometro falta zirela.  

Erritmoa oso zorrotza zen, eta 4 txirrindulari besterik ez dira geratu: Lauren Dickson (TFS, 13), Antonia Niedermaier (CSZ, 23), Riejanne Markus (LTK, 44) eta Yara Kastelijn (FPC, 103). Gailurrera iritsi ondoren, Mischa Bredewoldek (SDW, 71) taldearekin bat egin du. Antonia Niedermaierrek (CSZ, 23) abantaila apur bat lortu du talde horrekiko, eta lasterketaren lider jarri da. Azkenean, neutralizatu egin dute, amaierarako 26 kilometro falta zirela.  

Buruan zihoan taldeak ondo antolatuta egin du lan, eta 35’’-ko distantzia mantendu du talde jarraitzailearekiko. Azken talde horretan 16 txirrindulari zeuden: Juliette Berthet (TFS, 11), Evita Muzic (TFS, 15), Caroline Andersson (LIV, 35), Ricarda Bauernfeind (LTK, 43), Tiril Jørgensen (LKF, 53), Usoa Ostolaza (LKF, 55), Liane Lippert (MOV, 61), Valentina Cavallar (SDW, 72), Mona Mitterwallner (HPH, 83), Petra Stiasny (HPH, 84), Dominika Wlodarczyk (UAD, 91), Lotte Claes (FPC, 102), Magdeleine Vallieres (EFO, 121), Katrine Aalerud (UXM, 131), Ema Comte (CWT, 144) eta Solène Muller (AUB, 155). 

Talde jarraitzaileak denbora galtzen jarraitu du eta 55’’-ra iritsi da Garateko gailurrera heldu aurretik. Etapako garaipena eta lidergoa lasterketako buruan zihoazen 5 txirrindularien eskuetan zegoen.  

Amaierako sprinta oso estua izan da, baina azkarrena Mischa Bredewold (SDW, 71) izan da. Etapako garaipena eta maillot horia eskuratu ditu. Modu horretan, Itzulia Womenen hirugarren garaipena lortu du.  

 

 

Sailkapenak 1. etaparen ostean 

Etapako irabazlea: Mischa Bredewold (SDW, 71)   

Sailkapen nagusia: Mischa Bredewold (SDW, 71) 

Mendiko sailkapena: Yara Kastelijn (FPC, 103) 

Puntukako sailkapena: Mischa Bredewold (SDW, 71)  

Gazte onenaren sailkapena:  Ema Comte (CWT, 144) 

Taldekako sailkapena:  FDJ United-SUEZ 

Euskaldunik onenaren sailkapena: Usoa Ostolaza (LKF, 74)   

Lehiakorrena: Megan Arens (TPP, 111)

Dominika Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan, eta Mischa Bredewoldek Itzulia Women 2026 irabazi du
Dominika Wlodarczykek bigarren etapa irabazi du amaierako esprint estuan
Itzulia Women lasterketako ekipoen aurkezpena maiatzaren 14an egingo da Zarautzen