- 2025eko Itzulia Womenen irteera ofiziala Zumarragan egongo da
- 19 talde, 14 World Tourrekoak, txapela lortzeko lehiatuko dira
- Itzulia Womeneko irabazleen mailloten diseinu berriak aurkeztu dira
Gaur, 2025eko Itzulia Womenen aurkezpen ofiziala egin da Donostiako udaletxean. Besteak beste, honako hauexek parte hartu dute ekitaldian: Eneko Goia, Donostiako alkatea; Iñaki Gabarain, Donostiako Udaleko Kiroletako zinegotzia; Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea; Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako diputatua; Joseba Urkiola, EITBko Kiroletako zuzendaria; eta Javier Riaño, OCETAko presidentea.
Edizio hau menditsuena izango da, 10 mendate puntuagarri egongo direlako: lehen mailako 1, 2. mailako 3 eta 3. mailako 6.
- 1. etapa: Zumarraga – Agurain 148,5 km
2025eko Itzulia Womeneko lehenengo etapa luzeena eta metatutako malda handienekoa izango da edizio honetan. 3 mendate puntuagarri baino ez dira egongo, baina nahikoa gorabeheratsuak. Ihesaldirako egun aproposa. Lehenago, ordea, Azazetako mendatearen osteko azken kilometroak azkar-azkarrak izango dira helmugaraino.
- 2. etapa: Ugao-Miraballes – Igorre 116,0 km
Seguruenik, urduritasun handieneko etapa izango da edizio honetan. 116 kilometro baino ez ditu izango, baina 4 mendate puntuagarri egongo dira, eta azken kilometroak aldapatsuak izango dira. Ziur hobaridun bi esprintak interesgarriak izango direla sailkapen nagusirako borrokari begira.
- 3. etapa: DONOSTIA – DONOSTIA 112,6 km
Etapa erabakigarria benetan. Ibilbidea Donostiako Klasikokoaren antzekoa izango da, Lezotik Jaizkibelera igoko direlako eta, amaitzeko, Oriotik Mendizorrotzera igoko direlako. Donostiaranzko jaitsiera eta Donostiarainoko hurrengo kilometroak banakako erlojupekoa izango dira, helmugara iristeko eta sailkapen nagusian garaipena lortzeko.
Gaur, udalak, instituzioak, babesleak eta lasterketaren lagunak bertan zeudela eta, Javier Riañok hauxe adierazi nahi izan du: “eskerrak eman nahi ditugu lasterketa hau aurrera ateratzeko orduan jasotzen dugun babes eta laguntza guztiagatik. Lasterketa gaztea den arren, proiekzio handia du etorkizunera begira, eta oso azkar hazten ari da. Babes gehiago lortzen jarraituko dugulakoan gaude, lasterketa handi hau egutegian finkatu eta maila gorenean jarraitu ahal izateko”.
Echemar Garraioak enpresako ordezkari moduan, Ibon Barberíak, Komunikazioko zuzendariak, aurkezpenean bertan baieztatu duenez, “Itzulia Women lasterketa baino askoz gehiago da. Nazioarteko erakusleihoa da, eliteko emakume kirolariak jartzen ditu agerian, berdintasun-balioak sustatzen ditu eta geure sustraiekin lotzen gaitu. Echemar enpresarentzat, emakumeen txirrindularitzaren oraina eta etorkizuna sustatzeko modua da, baita geure lurraldean bertan lehen mailako kirol-ekitaldien garapen jasangarria bultzatzeko modua ere. Geure esperientzia logistikoaren bidez, bermatu egingo dugu etapa bakoitzak behar besteko baliabideak dituela, lehiaketa eraginkortasunez nahiz segurtasunez garatu dadin eta ingurunea ahalik eta gehien errespetatu dadin”.
Joseba Urkiola, EITBko kirol zuzendaria, adierazi du, “Urteko zitarik garrantzitsuenetako baten aurrean gaude eta oso pozik hartzen dugu erronka. Aurreko urteetan gozatu bezala, aurten ere hori da gure asmoa. Goi mailako txirrindulartiza goi mailako teknologia lagun.
Egunero eguerdiko 12etatik aurrera zuzenean eskainiko dugu lasterketa ETB1 eta eitb.eusen. Eukadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraipen zabala egino dugu.
Txrriindularitza gure kirol estrategikotzat daukagu eta betiko legez, dugun ematea izango da xede. Albistegi denetan jarraipen zabala eginez eta zuzenekoarekin, noski.
Zumarragan hasi eta Donostian amaitu. Gure aburuz hiru egun zirraragarri datoz.
Gaur urte batzuk pentsaezina zena, orain erralitate bilakatu da eta hau guztia hemen Donostian eskaintzea gauza handia da. Hemen hasi zen errealitate hau egia bilakatzen eta segi dezagun istorio handi hau osatzen eta eraikitzen”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendaria, Roberto Ramajok, ekitaldian bertan azaldu duenez, “oso epealdi laburrean, Itzulia Womenek nazioarteko txirrindularitzako ezinbesteko hitzordua eta emakumeen kiroleko erreferentea izatea lortu du. Gipuzkoak harro-harro ematen dio abegia ekitaldi honi, berdintasunaren, talentuaren eta ahaleginaren erakusgarri da-eta. Itzulia Womenen edizio bakoitzak bidezkoagoa eta inklusiboagoa den kirolera hurbiltzen gaitu. Gure babes guztia eman nahi diegu txirrindulariei”.
Lehenengo lehendakariordeak, Ibone Bengoetxeak, azpimarratu duenez, “Euskadi, bertako txirrindularitza-taldeak eta bertako zaleak euskal gizarte moduan daukagun nortasunaren parte dira. Euskadin emakumeentzat eta gizonentzat Itzulia bezalako txirrindularitzako maila goreneko kirol-proba egotea Europan eta munduan agerikotasuna ematen digun atea da. Euskadi bera lekuratzen du mapa globalean. ‘Euskadi – Basque Country’ marka gara. Gure marka bereizgarria da, eta mundura zabaltzen gaitu, geure egikera, kirola bizitzeko dugun era eta gizarte moduan ditugun balioak erakusteko. Itzulia bera marka horren parte da”.
Era berean, lehendakariak baieztatu egin du gobernuak konpromiso irmoa duela emakumeen goi-mailako kirolarekin. “Goi-mailako emakume kirolariei emango diegu babesa, baita haien aldeko ekimenak sustatzen eta garatzen dituzten erakunde guztiei ere. Baterako erantzukizuna da erabat”.
Txapeldunak janzten
Gobikek Itzulia Womeneko irabazleak jantziko ditu berriro. 2025eko edizio honetan, lau diseinu egongo dira. Haien artean, irabazlearentzako horia nabarmentzen da, eta Basotik Fundazioa izango da babeslea. Bestetik, mendikoa (Urbycolan), erregulartasunekoa (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta gazteenarena (Euskadi Basque Country) ere egongo dira.
Munduko txirrindularitza oneneko hiru etapa
2025eko Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra garatuko da Zumarraga eta Donostia artean, eta hiru etapa izango ditu guztira. Lasterketaren 3. edizioak honako udalerri hauek zeharkatuko ditu 377 kilometrotan: Zumarraga, Agurain, Ugao-Miraballes, Igorre eta Donostia.