Itzulia Women 4. edizioan, UCI Women´s WorldTour-eko 14 taldeek hartuko dute parte:
- AG Insurance – Soudal Team
- Canyon//SRAM zondacrypto
- CERATIZIT Pro Cycling Team
- FDJ – SUEZ
- Fenix-Deceuninck
- Human Powered Health
- Lidl – Trek
- Liv AlUla Jayco
- Movistar Team
- Roland
- Team Picnic PostNL
- Team SD Worx – Protime
- Team Visma | Lease a Bike
- UAE Team ADQ
Gainera, antolakuntzak beste 5 talde gonbidatu ditu:
- Laboral Kutxa – Fundacion Euskadi
- Winspace Orange Seal
- Team Coop-Repsol
- Bepink – Imatra – Bongioanni
- Eneicat-CMTeam
19 talde horiek Itzulia Women 4. edizioan aritu eta maiatzak 18an Donostiako podiumeko posturik altuenera igotzeko lehiatuko dira.
“Itzulia Womenek nazioarteko tropeleko txirrindularirik onenak izango ditu, aurreko urtean bezala. Ikuskizuna aurreko edizioetan izandakoaren parekoa izatea espero dugu. Halaber, pozten gara gonbidatu ditugun etxeko, estatuko talde internazionalak gurekin berriz ere izateagatik. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu UCI Women´s Continental Teams mailako taldeei aukera ematea handiekin borrokatzeko eta aurpegia emateko gai direla erakusteko”, zioen Itzulia Women lasterketako zuzendariak Alaitz Biritxinaga.