Itzulia Women 2022 lasterketako ibilbideak aurkeztu dira

Gaur, apirilak 25, Itzulia Women 2022 lasterketako ibilbide ofiziala jendaurrean aurkeztu da. Lasterketako lehen edizioak lineako 3 etapa izango ditu, Gasteizen hasi eta Donostian bukatuz. 

Lehenengo Itzulia Women lasterketa maiatzaren 13tik 15era jokatuko da, eta guztira 363,60 kilometroko tartea egingo da. Ibilbideak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu, hurrenkera horretan, eta Donostiako Klasikoko ibilbidearekin bukatuko da.

Lasterketak 13 mendate puntuagarri izango ditu; hirugarren mailako bederatzi mendate, bigarren mailako hiru mendate eta lehen mailako mendate bat. Bitarteko esprintei dagokienez, guztira 6 izango dira, bi etapa bakoitzean.

Itzulia Womeneko zuzendari tekniko Roberto Laisekak etapa bakoitza aztertu du:

 

  1. Gasteiz – Bastida / 105,90km

Etapa honetan abiatzea gogorra izango da; hirugarren mailako mendate bat egongo da, eta ihesa bertan sortu ahalko da.  Bastidara iritsi arte (45. kilometroa, gutxi gorabehera), errepide onak izango dira, eta puntu horretatik aurrera etapako zati gogorra hasiko da, ondoz ondoko bi mendaterekin. 67. kilometrotik aurrera, beheranzko ibilbidea hasiko da, eta azken 15 kilometroetan igoerak eta jaitsierak etengabe txandakatuko dira.

 

  1. Mallabia – Mallabia / 117,90km

Bizkaiko orografiako ohiko etapa izango da, etengabeko igoera eta jaitsierekin; hirugarren mailako bost mendate puntuagarri eta bigarren mailako mendate puntuagarri bat igo beharko dira.

Etapa zaila izango da taldeetako liderrentzat, lasterketako kontrola izateko; izan ere, ez dago pelotoia hausteko moduko igoera gogorrik. Etapa igoera arin batekin bukatuko da.

 

  1. Donostia – Donostia / 139,80km

Azken bi urteetako ibilbide bera izango du etapa honek, hain zuzen ere Donostiako Klasikoa Women´s lasterketan egindako ibilbidea da.

Itzulia Women honetako etaparik luzeena izango da; lasterketako lider birtualari min egin nahi dioten taldeen taktikak definituko dituen mendatea Jaizkibel izango da; horrez gain, etapa eta, ziurrenik, Itzulia Women´s 2022 lasterketako azken irabazlea definituko duen epailea Murgil Bidea izango da.

Marlen Reusserrek hirugarren etapa eta 2023ko Itzulia Women irabazi ditu erakustaldi bikain batekin
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko bigarren etapa irabazi eta maillot horiari eusten dio
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko lehen etapa irabazi eta lasterketako lehen liderra da