Itzulia Women 2022 lasterketan parte hartuko duten taldeak

Itzulia Women lasterketaren lehen edizioan 22 taldek hartuko dute parte. 

Aurten Itzulia Women lasterketak maila goreneko parte hartzea izango du, 22 talde lehiatuko baitira; horietatik 12 World Teams taldeak izango dira, eta 10, berriz, UCI Continental Teams taldeak. Talde parte hartzaileak honako hauek izango dira:

 

UCI WOMEN’S WORLDTEAMS

  • MOVISTAR TEAM WOMEN
  • TREK – SEGAFREDO
  • TEAM BIKEEXCHANGE – JAYCO
  • LIV RACING XSTRA
  • TEAM SD WORX
  • UAE TEAM ADQ
  • TEAM DSM
  • ROLAND COGEAS EDELWEISS SQUAD
  • CANYON//SRAM RACING
  • FDJ NOUVELLE-AQUITAINE FUTUROSCOPE
  • EF EDUCATION – TIBCO – SVB
  • HUMAN POWERED HEALTH

 

UCI WOMEN’S CONTINENTAL TEAMS

  • VALCAR – TRAVEL & SERVICE
  • MASSI TACTIC WOMEN’S TEAM
  • ENEICAT-RBH GLOBAL
  • BIZKAIA-DURANGO
  • BEPINK
  • TOP GIRLS FASSA BORTOLO
  • ARKEA PRO CYCLING TEAM
  • LE COL WAHOO
  • LABORAL KUTXA – EUSKADI FUNDAZIOA
  • SOPELA WOMEN’S TEAM

 

“Itzulia Women lasterketaren lehen edizioan nazioarteko tropeleko talde eta lasterkari onenek hartuko dute parte. Oso pozik gaude lasterketak talde zein txirrindularien eta zaleen artean eragin dituen onarpen eta ikusmin handiarekin” azaldu du Julián Erasok; gaineratu duenez, “espero dugu errepideak Itzulian bezala ikustea: pasioz eta zalez beteta.  Ibilbidea gogorra izango da eta txirrindulariek babes handia beharko dute Itzulia Women lasterketako lehen txapela eskuratzeko”.

Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketek dagoeneko badauzkate 2024rako data ofizialak
Marlen Reusserrek hirugarren etapa eta 2023ko Itzulia Women irabazi ditu erakustaldi bikain batekin
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko bigarren etapa irabazi eta maillot horiari eusten dio