Kutxabank etapako irabazlearentzako sariaren babeslea izango da 2026ko Itzulia Womenen

Erakundeak emakumeen maila goreneko txirrindularitzaren aldeko apustua egin du, eta lasterketako jardunaldi guztietan parte hartuko du

Itzulia Womenek eta Kutxabankek 2026ko ediziorako babes-hitzarmena lortu dute. Banku-erakundeak lasterketako etapa bakoitzeko irabazlearentzako sariari emango dio izena probako jardunaldi guztietan. 

Lasterketa maiatzaren 15etik 17ra garatuko da, eta nazioarteko egutegiko taldeek parte hartuko dute bertan.  

Antolatzaileen ustez, horrelako babesek lasterketaren eta txirrindulari parte-hartzaileen ikusgarritasuna indartzen laguntzen dute. Javier Riañok, OCETAko presidenteak, adierazi duenez, “guretzat oso garrantzitsua da Kutxabankek lasterketa honi erreparatu izana eta Itzulia Womenen parte hartu nahi izatea”.  

Itzulia Womenen lehen aldiz parte hartzean, Kutxabankek emakumeen kirolarekin zein txirrindularitzarekin duen konpromisoa indartu du, Euskadin tradizio eta erroketa handiko kirola dela eta bankuarekin bat datozen balio unibertsalen adierazgarri dela kontuan hartuta, errespetuarekin, diziplinarekin, talde-lanarekin eta lehiakortasun osasungarriarekin lotuta daude-eta. 

“Balio horiek kirolaren beraren bidez ikasten dira (oinarrizko zein eliteko kirolean), eta lehiaketan bertan nahiz bertatik kanpo ezarri behar dira, baita enpresen zein gizartearen arloan ere”, azpimarratu du Marta Madinabeitiak, Gipuzkoako Sare Txikizkariko zuzendariak. 

Dominika Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan, eta Mischa Bredewoldek Itzulia Women 2026 irabazi du
Dominika Wlodarczykek bigarren etapa irabazi du amaierako esprint estuan
Mischa Bredewoldek Zarautzen irabazi eta maillot horia jantziko du