Demi Volleringek berriz irabazi du eta Itzulia Women 2022ko bigarren etapa irabazi du, maillot horiari eutsiz

      • Demi Volleringek irabazi du Itzulia lasterketako bigarren etapa, Mallabian bukatu dena.
      • Team SD Worx taldeko txirrindulari nederlandarrak lidergoa mantentzen du, sailkapeneko bigarren txirrindulariari 22 segundoko aldea ateraz.

      Itzulia Women lasterketako bigarren etapa ihesaldiak sortzeko mugimendu askorekin hasi da.  Hasierako kilometroak oso gogorrak izan dira, hiru mendate puntuagarri egon baitira; horrenbestez, hasiera nahiko mugitua izan da. Elise Chabbey (CSR, 83) eta Mireia Benito (MAT, 131) eguneko lehenengo mendiko puntuak lortzeko lehiatu dira. Etapako 39. kilometroan 30 txirrindulari inguruko taldea osatu da.

      Zenbait kilometroko nahasmenduaren ondoren, azkenean Trabakuara igotzean (hirugarren kategoriako mendatea) ihesera jo dute Sheyla Gutierrez (MOV, 4), Shirin Van Anrooij (TFS, 16), Marta Jaskulska (LIV, 31), Anastasia Carbonari (VAL, 126), Nadia Quagliotto (BPK, 162), Tatiana Guderzo (TOP, 172) eta Yuliia Biriukova (ARK, 181) txirrindulariek. Tropelak minutu eta hogei segundoko distantzia kontrolatu du Team DSM eta FDJ-Nouvelle Aquitaine-Futuroscope taldeetako txirrindulariekin. Lehenengo tarteko esprintera iristean lasterketa buruak 40 segundoko aldea izan du. Canyon /Sram Racing taldea. Azken mendatea izan da edizio honetako lehen kategoriako mendate bakarra, eta aldeak mendate horretan argitu behar ziren.

      Hala, Karabietak ez du huts egin eta mendatearen hasieran tropelak ihesean joandakoak harrapatu ditu; Demi Volleringek (SDW, 44) erritmoa gogortzera egin du, zenbait eraso eginez. Ondoren, Ashleig Moolman-Pasio (SDW, 41) taldekideak ere hainbat saiakera egin ditu. Taldea txirrindulariak galtzen hasi da; Marta Cavalli (FDJ, 91) ahalegindu da, erritmoa bizkortuz, baina erasoak ez du jarraipenik izan. Helmugara iristeko 16,5 kilometro falta zirela Demi Volleringek tinko egin du eraso eta distantzia hartzea lortu du. Marta Cavalli (FDJ, 91), Pauliena Rooijakkers (CSR, 86) eta Olivia Baril (VAL, 124) Volleringekin joan dira. Ez dute elkar ulertu, eta faboritoen taldeak neutralizatu ditu. Azkenean, Demi Vollering, Marta Cavalli (FDJ, 91), Pauliena Rooijakkers (CSR, 86), Olivia Baril (VAL, 124) eta Juliette Labous (DSM, 63) lasterkariek 35 segundoko tartea irekitzea lortu dute.

      Etapa helmuga aurreko azken aldapan erabaki da, Demi Volleringek erasora jo du helmugatik 150 metrora zeudela eta Itzulia Women edizio honetako ondoz ondoko bigarren garaipena eskuratu du. Team SD Worx taldeko txirrindulari nederlandarrak eskuratu ditu garaipen guztiak.

      Sailkapen orokorra horrela geratu da:

      • Sailkapen orokorreko liderra: Demi VOLLERING (SDW, 44)
      • Mendiko liderra: Elise CHABBEY (CSR, 83)
      • Puntuen araberako liderra: Demi VOLLERING (SDW, 44)
      • Gazteen liderra: Niamh, FISHER-BLACK (SDW, 41)
      • Taldeen araberako sailkapena: Team SDW Worx
      • Txirrindulari euskaldunik onena: Lourdes OYARBIDE (MOV, 5)
      • Saiatuenaren saria: Sheyla GUTIERREZ (MOV, 4)
@Charly Lopez / Itzulia Women
Marlen Reusserrek hirugarren etapa eta 2023ko Itzulia Women irabazi ditu erakustaldi bikain batekin
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko bigarren etapa irabazi eta maillot horiari eusten dio
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko lehen etapa irabazi eta lasterketako lehen liderra da