Demi Volleringek irabazi du Itzulia Womeneko lehen etapa eta lasterketako lehenengo maillot horia jantziko du

  • Demi Vollering izan da etapako garailea eta sailkapen orokorreko liderra da.
  • Tropelak azken mendatean gogortu nahi izan du lasterketa (Herrera, hirugarren kategoria), eta garaipena talde murriztu batek ebatzi du.

Demi Volleringek mugarria jarri du historian, lehenengo etapa irabazi duenez Itzulia Womeneko maillot horia jantziko duen lehenengo lasterkaria baita. Eguna lasai hasi da, ihesaldirik gabe, lasterketako 39,2 kilometrora arte, puntu horretan hiru txirrindularik ihesera jo baitute: Mireia Benito (MAT, 131), Cristina Tonetti (TOP, 175) eta Prisca Savi (BPK, 163). Hirukoteak gehienez 3 minutuko abantaila lortu du. Tropelak lasterkariekiko distantzia kontrolatu du, eta Rivas de Tereso bigarren mendatean (bigarren kategoria) distantzia 40 segundora arte murriztea lortu du. Herrerara iritsi aurretik, tropelak ihesean zihoan azken txirrindularia harrapatu du, Mireia Benito (MAT, 131); orduan, faboritoen arteko erasoak hasi dira.

Jaisten hastean erasoak eraginkorrak izan dira, eta 4 lasterkarik osatutako talde sendoa osatu da, Lucinda Brand (TFS, 11 ), Ashleigh Moolman-Pasio (SDW, 41), Demi Vollering (SDW, 44) eta Elise Chabbey (CSR), 83) txirrindulariekin. Abantaila areagotu egin da, 25 segundoraino. Tropela azkar antolatu da eta ihesean joandakoak harrapatu ditu.

Bukatzeko 10 kilometro falta zirela erasora jo dute berriz ere, eta oraingoan Kristen Faulkner (25, BEX), Demi Vollering (SDW, 44) eta Pauliena Rooijakkers (CSR, 86) urrundu dira, 39 segundoko tartea lortuz. Team DSM taldeak den-dena eman du, baina distantzia murriztu ezinik ibili da.

Azkenean, tropelarekiko aldea zutela iritsi da helmugara txirrindularien hirukotea, eta etapa esprintean jokatu dute.  Indartsuena Team SD Worx taldeko Demi Vollering (SDW, 44) izan da.

Sailkapen orokorra horrela geratu da:

  • Sailkapen orokorreko liderra: Demi VOLLERING (SDW, 44)
  • Mendiko liderra: Mireia BENITO (MAT, 131)
  • Puntuen araberako liderra: Demi VOLLERING (SDW, 44)
  • Gazteen liderra: Niamh, FISHER-BLACK (SDW, 41)
  • Taldeen araberako sailkapena: Team SDW Worx
  • Txirrindulari euskaldunik onena: Ane SANTESTEBAN (BEX, 21)
  • Saiatueneraren saria: Nadine, GILL (SWT, 204)
© Rafa Gómez / Sprint Cycling Agency
Marlen Reusserrek hirugarren etapa eta 2023ko Itzulia Women irabazi ditu erakustaldi bikain batekin
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko bigarren etapa irabazi eta maillot horiari eusten dio
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko lehen etapa irabazi eta lasterketako lehen liderra da