Irizar euskal enpresa Itzulia Women lasterketaren parte da orain

Irizar Itzulia Women lasterketaren babesle ofiziala izango da. Berriz ere emakumeen txirrindularitza babestuko du, Donostiako Klasikoaren emakumeen lasterketaren bi edizioetan babesa eman ondoren.

Itzulia Women lasterketako antolaketak akordioa lortu du Irizar autobus eta autokarren sektoreko enpresa liderrarekin. Hala, garraioaren arloko euskal enpresa lasterketako babesle ofiziala izango da, emakumeen kirola babesten duela argi utziz. Donostiako Klasikoaren emakumeen lasterketaren bi edizioetan antolakuntzak enpresaren babesa jaso zuen, eta enpresak kirol honen alde egiten duen apustua aldarrikatu nahi izan du Itzulia Women egitasmoan.

Julián Eraso OCETAko presidenteak azaldu duenez, “Irizarrek, etxeko enpresa horren garrantzitsu batek, Itzulia Women bezalako egitasmo bat babestu nahi izatea albiste handia da lasterketa honetarako, baina baita emakumeen kirolerako ere”; gaineratu duenez, “espero dugu akordio honek denboran irautea eta Itzulia Women bezalako etorkizun oparako proiektu handi honetan babesle tinkoak eduki ahal izatea”.

Joseba Osinalde Irizarreko presidenteak adierazi duenez, “Irizarren poz-pozik gaude Itzulia Women lasterketarekin kolaboratzeagatik”. “Emakumeen kirolarekin konpromiso tinkoa daukagu, are gehiago gugandik gertuen daukagun inguruan, eta lehiaketa honen parte izateak ilusioa pizten digu. Itzulia Women lasterketako parte hartzaile guztiei arrakastaz eta garaipenez betetako etorkizuna opa diegu”.

 

Irizarren inguruan

Irizar nazioarteko presentzia duen enpresa taldea da; bere jardunean bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motorrak eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia lantzen ditu.

Taldea zazpi markek osatzen dute, eta ekoizpen jarduna 13 plantetan garatzen dute, Espainian, Marokon, Brasilen, Mexikon eta Hego Afrikan. Horrez gain, I-G zentro propioa du.

1889an sortu zen eta gaur egun 2.850 kidek baino gehiagok osatzen duten talde tinkoa da Irizar, marka, teknologia eta iraunkortasunaren aldeko apustu argia egiten duen taldea.

irizar itzulia women 2022
Julián Eraso (Presidente de OCETA) y Joseba Osinalde Ugalde (Presidente de Irizar SCoop en firma de patrocinio © Itzulia Women
Marlen Reusserrek hirugarren etapa eta 2023ko Itzulia Women irabazi ditu erakustaldi bikain batekin
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko bigarren etapa irabazi eta maillot horiari eusten dio
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko lehen etapa irabazi eta lasterketako lehen liderra da