- Itzulia Womenaren 2. edizioak nazioarteko tropeleko txirrindulari onenak bilduko ditu
- Demi Volleringek iaz lortutako garaipena defendatuko du.
- Itzulia Women 2023ko irabazleen mailloten diseinu berriak aurkezten dira
Gaur, Itzulia Women 2023ko aurkezpen ofiziala egin dute Donostiako udaletxean. Bertan, besteak beste, Eneko Goia, Donostiako alkatea; Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Joseba Urkiola, EITB Mediako Kirol zuzendaria; Mari Jose Telleria, Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua.
Udalak, erakundeak, babesleak eta lasterketaren lagunak aurrean zeudela aprobetxatuz, Julian Erasok honako hau esan du: «Emandako babesa eskertu nahi dizuet, zuen laguntzarik gabe lasterketa honek aurrera egingo ez lukeelako. Guztiontzat zailak izandako urte batzuen ostean, badirudi txirrindularitza berriz ere pandemiaren aurretik bezala biziko dugula. Edizio honetan, espero dugu munduko onenetakoak diren gure zaleek Euskadiko errepideak betetzea, beti egin duten bezala txirrindulariei babesa eskaintzeko».
Txapeldunak janzten
Aurten ere, Gobik markak Itzulia Womeneko txapeldunak jantziko ditu. 2023ko edizio honetarako lau diseinu prestatu ditu: horia irabazlearentzat, EITBk babestua, mendikoa (Eusko Label), erregulartasunaren maillota (Gipuzkoa Kirolak) eta gazte onenarena (Ceratizit Group).
Hiru etapa munduko txirrindularitza onenarekin
Itzulia Women 2023 maiatzaren 12tik 14ra bitartean jokatuko da, eta, hiru etapatan, Etxebarria eta Donostia lotuko ditu. Lasterketaren 2. edizioak Etxebarria, Markina-Xemein, Vitoria-Gasteiz, Amurrio eta Donostia bisitatu eta 370,2 kilometro edukiko ditu.
Aurreikusten da maiatzaren 12an EIKA-Etxebarriako irteeran, besteak beste, txirrindulari hauek egotea: iazko Itzulia Womeneko txapeldun Demi Vollering (Team SD Worx), Pauliena Rooijakkers (Canyon//Sram Racing), Marta Cavalli (FDJ-Suez), Annemiek Van Vleuten eta Liane Lippert (Movistar Team Women), Niamh Fisher-Black (Team SD Worx), Iurani Blanco Calbet (Laboral Kutxa – Fundacion Euskadi) eta Sandra Alonso (Ceratizit – WNT Pro Cycling Team).