Itzulia Women lasterketaren maillotak aurkeztu dira

Gaur, asteartea, maiatzaren 10a, Itzulia Women lasterketaren maillotak aurkeztu dira Donostiako Udaleko bilkura aretoan. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Gazteriako eta Kiroleko zuzendaria Goizane Alvarez, Julián Eraso Ocetako presidentea, https://itzulia-women.eus/wp-content/uploads/2021/03/4b8ce36d-3761-4e8d-9d1b-a0a213bb2598-1.jpg Toña Laboral Kutxakoa eta Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.

Txirrindularien maillotak Gobik enpresak diseinatu ditu. Liderraren maillot horia Laboral Kutxak babestuko du, mendiko liderrarena (zuria puntu gorriekin) Eusko Labelek, puntuen arabera hobekien sailkatutako txirrindulariarena (berdea) Gipuzkoa Kirolakek eta hobekien sailkatutako txirrindulari gazteenaren maillota (urdina), ostera, Euskadi Basque Countryk babestuko du.

Julián Erasok azaldu duenez, “dagoeneko egia bihurtu da, Itzulia Women anbizio handiko proiektua da eta ezinezkoa izango litzateke proiektu hau garatzea Donostiako Udala edo Gipuzkoako Aldundia bezalako erakundeen babesik gabe. Lehenago Donostiako Klasikoaren emakumeen lasterketan sinetsi zuten, eta orain berriz ere egitasmo honetan sinetsi dute. Apustu are handiagoa da”. Gaineratu duenez, “Klasikoan sortzen den txirrindularitza giro berdina egotea espero dugu. Murgilera igoera edo bulebarra zalerik onenekin beteta egotea espero dugu”.

Itzulia Women lasterketaren lehen edizioa datorren ostiralean hasiko da, maiatzaren 13a, eta lehen etapa Gasteizen hasiko da; bigarrena, berriz, Mallabian jokatuko da, eta hirugarren etapa, azkena, Gipuzkoako hiriburuan jokatuko da; Donostiako Klasikoaren ibilbide berdina izango du. Lasterketaren hiru egunetan txirrindulariek, orotara, 364 kilometro egingo dituzte.

Lasterketan 21 taldek hartuko dute parte, eta talde bakoitzean 6 txirrindulari abiatuko dira; hala, 126 txirrindularik osatutako tropelaz gozatu ahalko dugu.

© Itzulia Women
Marlen Reusserrek hirugarren etapa eta 2023ko Itzulia Women irabazi ditu erakustaldi bikain batekin
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko bigarren etapa irabazi eta maillot horiari eusten dio
Demi Volleringek Itzulia Women 2023ko lehen etapa irabazi eta lasterketako lehen liderra da